LTC sarearen deialdia
LTC Sarea programaren xedea da Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategien (LTC) nazioartekotzeari laguntzea, bikaintasun zientifikoa hobetzea eta lurraldearekiko lotura sustatzea. Euskampus Fundazioak kudeatu eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak finantzatzen du.UZTAILAREN 19KO 12:00AK ARTE ZABALIK
Deskribapena
LTCak Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bordeleko Unibertsitatearen (UB) laguntzari esker sortzen dira. Ondoren, Euskampus Fundazioaren bitartez, laborategi bat hautatzeko deialdi bat egiten dute urtero. LTCek laguntza ekonomikoa ez ezik, 4 urtez doktoratu aurreko ikertzaile eta doktoratu ondoko ikertzaile banaren kontratazioa ere lortzen dute. Lehen bultzada horri esker, lankidetza loturak sendotu daitezke LTC bakoitzaren markoan Euskadi-Akitania Berria euroeskualde-perimetroan. Hasierako finantziazio horri esker lortu den lorpen nagusia zera izan da: bi lurraldeetako taldeen arteko lankidetza zientifikoko sare bat garatzea. Talde horiek, kasu askotan, une erabakigarrian daude euroeskualdetik haratago zabaldu eta nazioartean proiektu handiagoak hedatzeko, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Akitania Berriaren lurralde garapenari laguntzeko ere. Arlo horretan sartzen da LTC Sarea programa, laborategien aldeko apustua sendotzen baitu, nazioartean duten posizionamendua indartzeko, emaitza bikainak lortzeko eta lurraldearekin lotura handiagoa garatzeko.
Gainera, LTC deialdietan aurkeztu ahal izateko aurretiazko lankidetza ibilbidea lortzeko aukera ematen die LTC Sareak, mugaz haraindiko lankidetza-esperientziaren bat izan arren, beste bultzada bat behar duten taldeei. LTC Inkubagailuak deiturikoak dira.
Aukera
LTC Sarea programa aukera bat da Euskadiko eta Bordeleko ikerketa-taldeentzat, baldin eta aurretiazko lankidetza-ibilbidea eta etorkizuneko ikerketa-agendaren proiektu partekatua badituzte.
Existitzen diren Mugaz Gaindiko Lankidetzarako Laborategietako (LTC) bateko kide diren edo etorkizunean bat sortzeko interesa duten ikerketa-taldeek jada aurkez ditzakete LTC Sarea 2024-2025 proposamenak bi modalitate hauetako edozeinen bidez:
HEMEN DEIALDIAREN OINARRAIAK KONTSULTA DAITEZKE
Onuradunak
LTCko edo, hala badagokio, LTC bihurtzeko proiektuko (LTC Incubator) kide diren taldeen eta ikertzaileen erakundeak izango dira onuradunak. LTC Inkubagailuaren laguntza bi aldiz bakarrik eskatu ahal izango da.
Informazio gehiagorako eta 2024/07/19a (12:00) baino lehen eskaerak aurkezteko, jarri harremanetan Euskampus Fundazioarekin helbide elektroniko honen bidez: contact@ltcsarea.eu